IKASTEN IKASTEKO KONPETENTZIA GARATZEKO PROPOSAMEN METODOLOGIKOA ETA ALDAGAIEN GARAPENA

 

 

2009-2010 ikasturtean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean aurrera eramandako proiektua. 2008an egindako ikerketaren norabide berean, ikasten ikastea  gaitasunaren garapenaren gainean ikertzea da xedea. Aurten arreta berezia jarri diote aldagai-sozioemozional eta motibazionalei. Baita, iaz garatutako proposamen metodologikoa hobetzea eta fakultateko irakasle gehiagoren artean hedatzea da asmoa.

 

Izenburua

IKASTEN IKASTEKO KONPETENTZIA GARATZEKO PROPOSAMEN METODOLOGIKOA ETA ALDAGAIEN GARAPENA

Erakundea

MONDRAGON UNIBERTSITATEA – HUHEZI

Urtea

2009

Gaia

Aprendizaje a lo largo de la vida

Tipologia

Metodología

Herramienta

Investigación

Jarduera-eremua

Educativo

Kolektiboak

Alumnado universitario

Helburuak

Proiektuak hiru helburu nagusi ditu:

1. Esperientzia metodologikoa aurrera eramatea ikasleen zein tutoreen prestakuntza alorrean:

1.1. “Ikasten ikastea” konpetentzia ere zabal eta intentsiboan lantzea, 2008-2009 ikasturtean garatutako “Unibertsitateko ikasleengan ikasten ikastea konpetentzia sustatzea: aldagaien identifikazioa eta estrategia didaktikoen esperimentazioa” ikerketaren barne diseinatutako egitasmo pedagogikoan oinarrituz.

1.2. Irakasle-tutoreen prestakuntza pedagogikoa sustatzea, “ikasten ikastea”ren konpetentziaren eta “adimen emozionalaren” konpetentziaren eskakizunetara egokituz.

2. Ikasten ikastea konpetentziaren bilakaeran eragina izan dezaketen alderdi sozioemozional-motibazioalen gainean sakontzea. Egin nahi izan dutena da 2008-2009ko ikerketaren “Ikasten ikastea konpetentziaren aldagaiak” atalaren sakontze-lan bat, oraingo honetan alderdi sozioemozional eta motibazionaletan ardaztuta eta, ikasleez gain, irakasleak ere ikerketagai  bezala kontsideratuz. Haien hipotesiaren arabera aipaturiko alderdi horietan aurki daitezke 1. mailan zehar Ikasten ikastea konpetentziaren garapen positiboaren gakoak.  Hori horrela den jakin nahi dute, pentsatzen baitute ezagutza hori izan daitekeela haien ekarpen bat Bizitza Osoan Zehar Ikaskuntzaren garapenaren eremuan.

3. 2009-2010 ikasturtean 2. mailan dagoen (iazko lagin bera) ikastalde osoaren jarraipen egitea ikerketa kuantitatiboaren bidez. Beste hitz batzuetan, eskaera txostenean esaten zuten bezala haien helburua da “Ikasten ikastea” konpetentziaren garapenarekiko 2008-2009 garatutako ikerketaren aldagaien jarraipena egitea, horien garapena hobeto ezagutuz. Hau da, jarraitu nahi dute ikertzen zer nolako garapena ematen den Ikasketa unibertsitarioen zehar, zehazki kasu honetan 1. mailatik 2. mailara haien ikasleengan ematen den bilakaera.ba al dago aldagairen bat besteen gainean gailentzen dena? Zein neurritan aldatzen dira aldagai horiek ikasleen momentio ebolutiboa eta testuinguruko aldagaiak aldatzerakoan?

 

Produktuak

Conclusiones de investigación, cuestionarios, metodología, materiales didácticos a utilizar en las actividades desarrolladas



[contact-form-7 404 "Not Found"]

Utzi erantzuna