Eraldaketa-esparruak

Gizarteak aurre egin behar dien erronka garrantzitsuenei aurre egiteko, eremu publikotik sustatutako eta garatutako ekimen eta estrategia desberdinen helburu komuna da gizarte eraldaketa., eta azken urteetan garatutako eta landutako beste alderdi batzuk biltzen dituen kontzeptu gisa ezartzen da. Adibidez, berrikuntza soziala, erantzukizun sozial korporatiboa, tokiko konpromisoa, lankidetza ekonomia, etab.

Horrela, eremu publikoan sortutako ekimen askotarikoei gortputz/ikuspegi komunaz hornitzeko balio du; hortaz, dagokion lurralde maila edo gai-eremua alde batera utzita, gizartearen erronka eta helburu partekatuekin lerrokatuko ditu balio handiko alderdiak nortasun ezaugarri gisa barnean hartzen dituzten prozesuetan, besteak beste: sormena, partaidetza, berrikuntza, konpromisoa, lankidetza, elkarrekin sortzea, gobernantza, inklusioa, ikaskuntza, jasangarritasuna, etab.

Urte hauetan zehar, administrazio publikoek proiektu eraldatzaileak sustatzeko laguntza lerro estrategikoak ireki dituzte, eremu baterakoak eta elkarrengandik urruntzen diren entitateak hibridatzen eta elkarlanean ari diren agertoki berriak aurkituz (entitate publiko eta pribatuak, unibertsitateak, hezkuntza zentroak, enpresak, ikerketa zentroak, GKEs, profesionalak eta pertsona bolondresak, herritarrak, etab.).

Gipuzkoan, berritzaileak diren proiektu mota hauen garapenerako Administrazio Publikoaren maila desberdinetatik bultzatutako programa eta ekimenen artean, eta beste batzuen artean proiektu honen behaketa eremua mugatzeko balio izan du, hurrengo hauek aipatu behar dira:

  • HORIZON 2020 programaren berrikuntza eta ikerketa jarduerak finantzatzeko programa markoa, EaSi programa enplegu eta berrikuntza sozialerako, edo ERAMUS+ programa europarra, hezkuntza eremuan praktika onen garapen eta berrikuntzarako ekintza gakoan.
  • Bizitza osoan zehar eskuratutako ikasketarekin lotutako esperimentazio proiektuak garatzeko laguntza ekonomikoak bezalako Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta diru-laguntza programak, edo giza-ekonomian enpresen arteko kooperaziorako laguntzak, edo kultura eta gizarte bitartekaritza eta berrikuntza proiektuetarako diru-laguntzak.
  • Garatutako proiektu eta egindako inbertsioa lurralde mailan duten garrantziagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Etorkizuna Eraikiz programa, edota izaera zehatzagoa dituzten beste batzuk nabarmentzen dira, hala nola, pertsonekin eta lurraldearekin konprometituta dauden enpresak sustatzeko Programa edo Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko Programa.
  • Gainera, Innobasque eta Spri gisako erakundeak enpresa eremuko erreferentzia garrantzitsuak dira, eta eremu politikotik zehaztutako estrategiak ezagutzera ematera eta, baita ekimen eraldatzaileen sustapenean laguntzen dute ondorengo bideen bitartez: Innobideak edo basque industry 4.0 programak, Horizonte 2020 I+G+Bko Programa Europarra, edo Basque Social Innovation nodoa.
  • Tokiko mailara ekimenak aurki daitezke ere, adibidez, Errenteriako berrikuntza proiektuen sustapenerako Ekitera-Plus diru-laguntzak, berrikuntzarako zerbitzuak eta talentua eta aurreratutako zerbitzu teknologikoak gehitzeko Donostiako Sustapenaren laguntza programak.