Zailtasunak

Planifikazioa

  • Deialdi edo laguntza lerro desberdinetan proiektu batzuk justifikatzeko zailtasuna (deialdi batzuen zorroztasuna proiektu tipologiei eta helburuei dagokionez)
  • Epeak ez daude erakundeek proiektuak zuzen garatzeko dituzten beharretara egokituta, edo etenaldiak eragiten dituzte deialdi desberdinetan zehar garatzen diren proiektuetan

Prozesua

  • Eskaeren eta justifikazioen konplexutasuna
  • Beste erakunde batzuen partaidetza lortzeko zailtasuna, bereziki enpresena, eta ikuspegi edo kontzeptualizazio teorikoago bat duten proiektuetan, erakundeek erabiltzen dituzten ohiko kontzeptu eta prozesuetatik urrutiago egon daitezkeenak.
  • Langileen partaidetza sustatzea (beharrezkoa da aurretik komunikazio lan garrantzitsua egitea, eta enpresaren konpromisoa irabazi-irabazi estrategia batean helaraztea)
  • Prozesuen komunikazioa / ulermena ikuspegi parte-hartzaile batetik garatzen direnean.
  • Metodologien/tresnen zailtasuna oreka bat aurkitzeko erakundeen logikatik erabilgarritasuna eta malgutasunaren, eta sektoreen edo lurraldearen logikatik, baliozko emaitzak lortzeko behar den estandarizazioa eta homogeneizazioaren artean
  • Inertziak edo gauzak egiteko ohiko moduak aldatzeko erresistentziak

Emaitzak

  • “Ekoizpena” bukatu ondoren proiektuen jarraipen gabeziak, hedapen-sozializazio eskasa eta eraginaren ebaluazio gabezia eragiten du.
  • Eragina emaitza ekonomikoetatik haratago era objektibo batean ebaluatzeko zailtasuna
  • Emaitzak balioan jartzeko eta gizarteratzeko zailtasuna
  • Deialdi batzuen ekintza-eremua mugatuegia da (Gipuzkoara mutatuta daude )
  • Proiektu berritzaileenetan, sortutako ezagutza teorikoa erakundeen praktiketara eramateko zailtasuna (ekintza zehatzak sortzea eta aplikatzea)