Indarguneak/Funtsezko alderdiak

Planifikazioa

  • Hasierako fasetik proiektuan parte hartuko duten pertsona eta erakundeen atxikimendua eta kolaborazioa bilatzea
  • Partaidetza, kolaborazioa eta kokreazioa, osagai gakoak proiektuaren garapena eta eragina  hobetzeko
  • Proiektuaren sozializazio jardueren hasierako plangintza. Ikusten ez bada egin ez balitz bezala da, ohikoa da proiektuak bukatutzat ematea produktuak garatu ondoren (ikerketa, metodologiak, tresnak,…)

Prozesua

  • Parte hartzen duten eragileen inplikazioa
  • Parte hartzeko prozesuak eta dinamikak ikuspegi erraz batetik planteatu, parte hartzen duten persona/erakundeentzako erakargarriak ikaskuntzen edo emaitzen aldetik.
  • Gizarte erantzukizuna zuzen edo zeharka erlazionatzea erakundeen emaitzen hobekuntzarekin (helburu, prozesu zehatzekin lotzea)
  • Aholkularitza adituak metodologien aplikazioa eta dinamiken garapena errazten du
  • Jakintzat ez ematea erakunde edo kolektibo zehatz batzuentzako ageriko diruditen alderdiak

Emaitzak

  • Hainbat erakundeen artean elkar garatutako proiektuek eragin handiagoa dute, bereziki esparru desberdinetako erakundeak direnean (unibertsitatea, empresa, ikerkuntza). Ikuspegi desberdinak, eta orokorrean osagarriak, lortzea errazten du, eta masa kritiko handiago batera heltzea ahalbidetzen du.
  • Ebaluazio sistema erraza, ahal den neurrian erakundeek aurretik erabiltzen dituzten adierazleetan oinarrituta, edo erraz lortu daitezkeenak ohiko dokumentazio edo prozesuetatik abiatuta (konplexutasun handiko ebaluazio sistema berriak ez sortzea)
  • Komunikazio kanalak eta mezuak errealitate berrira egokitzea, bereziki gazteei zuzenduta badaude.