|
Aurreko urteetako ikerketei jarraipena emanez (2008 eta 2009), ikerketa proiektu bat proposatzen da non ikasten ikasteko konpetentziaren garapenerako esku hartzearen baldintzak aztertzen baitira bi abiapuntu ezberdin eta osagarrietatik: - irakasleen irakaskuntza-sinesmenetan zein esku hartzean zentratuta dagoen abiapuntua - Ikasleen abiapuntua, non ikaskuntza-fokatzeetan ardaztuta baitaude esku hartze horren emaitzak. Beraz, urte honetan egindakoarekin eta aurreko bi urtetan jorratuko ildoarekin sintesi modu bat egin dute, prozesu osoa borobildu nahian. Sintesi horretan, ikasten ikasteko konpetentziaren inguruan irizpide argi eta zehatzak finkatu nahi izan dira eta jarduteko prozedura eta teknika eragin garriak proposatu ere.
|
|
|
Izenburua |
IKASTEN IKASTEKO KONPETENTZIA GARATZEKO ESKU-HARTZE PROPOSAMEN BAT |
|
Erakundea |
MONDRAGON UNIBERTSITATEA – HUHEZI |
|
Urtea |
2010 |
|
Gaia |
Aprendizaje a lo largo de la vida |
|
Tipologia |
Metodología Herramienta Investigación |
|
Jarduera-eremua |
Educativo |
|
Kolektiboak |
Alumnado universitario |
|
Helburuak |
Ikasten ikasteko konpetentzia unibertsitate testuinguruan lantzeko gida didaktikoa (“Ikastearen atsegina”) - Marko teorikoa: ikastek ikastea konpetentziak zer esan nahi du; ikasten dakien pertsona batek zein ezaugarri eta jokaera erakusten ditu; eginkizun horri heltzeko zein gaitasun behar dira - Konpetentzia lantzeko behar diren baldintza pedagogikoak eta prozedura metodologikoak zehaztea Egindako beste produktu: 1. Irakasleen abiapuntutik garatuko diren ikerketa zehatzak: irakasleen esku hartzearen inguruko gogoeta eta horretan oinarritutako esperimentazioaren emaitzen jasoketa a. 1. mailako irakasleen sinesmen eta esku hartzearen gaineko ikerketa (galdeketa eta elkarrizketak) b. 2. mailako irakasleen esku hartze zehatz baten gaineko ikerketa 2. Ikasleen abiapuntutik garatuko den ikerketa zehatza: ikasleen ikasten ikasteko konpetentziaren bilakaeraren emaitzen jasoketa
|
|
Produktuak |
Conclusiones de investigación, cuestionarios, metodología, materiales didácticos a utilizar en las actividades desarrolladas |

