|
2009-2010 ikasturtean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean aurrera eramandako proiektua. 2008an egindako ikerketaren norabide berean, ikasten ikastea gaitasunaren garapenaren gainean ikertzea da xedea. Aurten arreta berezia jarri diote aldagai-sozioemozional eta motibazionalei. Baita, iaz garatutako proposamen metodologikoa hobetzea eta fakultateko irakasle gehiagoren artean hedatzea da asmoa.
|
|
|
Izenburua |
IKASTEN IKASTEKO KONPETENTZIA GARATZEKO PROPOSAMEN METODOLOGIKOA ETA ALDAGAIEN GARAPENA |
|
Erakundea |
MONDRAGON UNIBERTSITATEA – HUHEZI |
|
Urtea |
2009 |
|
Gaia |
Aprendizaje a lo largo de la vida |
|
Tipologia |
Metodología Herramienta Investigación |
|
Jarduera-eremua |
Educativo |
|
Kolektiboak |
Alumnado universitario |
|
Helburuak |
Proiektuak hiru helburu nagusi ditu: 1. Esperientzia metodologikoa aurrera eramatea ikasleen zein tutoreen prestakuntza alorrean: 1.1. “Ikasten ikastea” konpetentzia ere zabal eta intentsiboan lantzea, 2008-2009 ikasturtean garatutako “Unibertsitateko ikasleengan ikasten ikastea konpetentzia sustatzea: aldagaien identifikazioa eta estrategia didaktikoen esperimentazioa” ikerketaren barne diseinatutako egitasmo pedagogikoan oinarrituz. 1.2. Irakasle-tutoreen prestakuntza pedagogikoa sustatzea, “ikasten ikastea”ren konpetentziaren eta “adimen emozionalaren” konpetentziaren eskakizunetara egokituz. 2. Ikasten ikastea konpetentziaren bilakaeran eragina izan dezaketen alderdi sozioemozional-motibazioalen gainean sakontzea. Egin nahi izan dutena da 2008-2009ko ikerketaren “Ikasten ikastea konpetentziaren aldagaiak” atalaren sakontze-lan bat, oraingo honetan alderdi sozioemozional eta motibazionaletan ardaztuta eta, ikasleez gain, irakasleak ere ikerketagai bezala kontsideratuz. Haien hipotesiaren arabera aipaturiko alderdi horietan aurki daitezke 1. mailan zehar Ikasten ikastea konpetentziaren garapen positiboaren gakoak. Hori horrela den jakin nahi dute, pentsatzen baitute ezagutza hori izan daitekeela haien ekarpen bat Bizitza Osoan Zehar Ikaskuntzaren garapenaren eremuan. 3. 2009-2010 ikasturtean 2. mailan dagoen (iazko lagin bera) ikastalde osoaren jarraipen egitea ikerketa kuantitatiboaren bidez. Beste hitz batzuetan, eskaera txostenean esaten zuten bezala haien helburua da “Ikasten ikastea” konpetentziaren garapenarekiko 2008-2009 garatutako ikerketaren aldagaien jarraipena egitea, horien garapena hobeto ezagutuz. Hau da, jarraitu nahi dute ikertzen zer nolako garapena ematen den Ikasketa unibertsitarioen zehar, zehazki kasu honetan 1. mailatik 2. mailara haien ikasleengan ematen den bilakaera.ba al dago aldagairen bat besteen gainean gailentzen dena? Zein neurritan aldatzen dira aldagai horiek ikasleen momentio ebolutiboa eta testuinguruko aldagaiak aldatzerakoan?
|
|
Produktuak |
Conclusiones de investigación, cuestionarios, metodología, materiales didácticos a utilizar en las actividades desarrolladas |

